XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ameriketako berriPettan txikia etorri zaigu eskolatik korrika, poz-pozik, karta bat eskuan:
Manex gizarajoa!
Ba-dira ogei urte ez dedala ikusi.
Soldadutza egin ondoren, an ditugun aide batzuengana joan zan, ez dakit nik zenbat artalde ba-zituztela-ta.
Kaliforniara eldu bezain laister oartu zan, ordea,
Gure aideek ba-zituzten artaldeak... baiñan besterenak!
Egia esateko, gauzak makur joan zitzaizkien: asieran, mendian zeuden bitartean, diru-mordo ederra egin zuten eta beren gain jarri ziran.
Baiñan, poliki-poliki irira irristatu.
Eta azkenean irian erori.
Amabost urteren buruan, berdin maizter ziran, eta goseak ez iltzeko, bear izan zuten mendira berriz itzuli, besteen morroi.
Etziguten olakorik bein ere salatu.
Baiñan ara eltzean jakin zuen dana nere anaiak.
Zer egin du berak?
Bospasei urtez berririk ez bidali.
Gure ama gaixoaren negarrak!
Atzenean, bizi zalako berria beintzat el-arazi digu, eta geroztik aren kartak zuzen-samar izaten ditugu.